Gizartea -

Trafikoa

N-1 errepidea itxita, kamioi batek sua hartu ondoren

Kamioiak material erregarriak zeraman. Ez da zauriturik izan eta, antza, garraiatutako materialak ez du kalterik eragingo pertsonen osasunean, ezta ingurugiroan ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Material erregarria garraiatzen zuen kamioi batek sua hartu du N-1 errepidean, Araban, eta errepidea itxi behar izan da, Ertzaintzak adierazi duenez.

Lehenengo ikerketen arabera, kamioia Arabako Elburgo herri inguruan zegoen gurpiletako batek eztanda egin duenean. Horren ondoren piztu da sua.

Ertzaintza eta suhiltzaileak ezbeharra jazo den lekuan bertaratu dira. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako tekniko bat ere joan da sutea piztu den lekura, garraiatzen zuen kargaren arriskua dela eta.

Aipatutako informazio iturrien arabera da zauriturik izan eta, antza, garraiatutako materialak ez du kalterik eragingo pertsonen osasunean, ezta ingurugiroan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea