Gizartea -
Indarkeria matxista
Jendetza bildu da Tolosan, neskato baten bortxaketa salatzeko
Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen igande gauean erasotzailea delakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Ehunka lagun bildu dira astelehen iluntzean Tolosan, adingabe batek igande goizaldean jasan zuen bortxaketa gaitzesteko.
'Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde' lelopean, manifestariek 20 minutuko bilkura isila egin dute, Udalak deituta.
Olatz Peon Tolosako alkateak eta udal-talde guztietako hautetsiak izan dira bertan, baita beste kargu politiko batzuk ere, hala nola, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea.
Udalak atzo gaitzetsi zuen igande goizaldean neskato baten aurka egindako sexu-erasoa.
Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen igande gauean erasotzailea delakoan.
Atxilotua komisarian dago oraindik eta datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.