Gizartea -
Ikerketa
Ustez lapurtutako haur baten kasua epaituko dute lehen aldiz Espainian
Fiskaltzak hamaika urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusatuarentzat, 1969. urtean Ines Madrigalen lapurretan parte hartu zuelakoan eta umerik izan ezin zuen bikote bati saldu zielakoan.
Agentziak | Erredakzioa
Madrilgo 46. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak ustez lapurtutako haur baten kasua epaituko du lehen aldiz Espainian. Antza denez, 1969. urtean, Eduardo Vela medikua jaioberri baten lapurretan parte hartu zuen.
Kasu horretaraz arduratzen den epaileak Madrilgo Lurralde Auzitegiari eman dio auzipetua epaitzeko betebeharra, eta gizonari 465.000 euroko fidantza ezarri dio, deliturik leporatzekotan erantzukizunei aurre egin ahal izateko.
Era berean, auzipetuari behin-behineko askatasuna ezarri dio epaileak.
Madrilgo Fiskaltzak hamaika urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusatuarentzat, 1969. urtean Ines Madrigalen lapurretan parte hartu zuelakoan eta umerik izan ezin zuen bikote bati saldu zielakoan.