Gizartea -
Nafarroa
Maniobra berriak egingo dituzte Bardean benetako suarekin, salatu dute
Asteazkenetik aurrera, mundu osoko aireko indarrek, AEBk antolatuta, maniobrak egingo dituzte eta, horietan, "egoera zailak, arrisku handikoak, eta benetako giroa simulatuko" dituzte.
agentziak | erredakzioa
Poligonoaren Aurkako mugimenduak iragarri duenez, asteazkenetik aurrera mundu osoko aireko indarrek, AEBk antolatuta, maniobra berriak egingo dituzte Bardean (Nafarroa) benetako sua erabilita, Nevadako desertuan (Sevillan) beste operazio bat egiten duten bitartean.
"Aginte-postu batek, babeserako elementuek, Ala 11ko (Moroneko Aireko Basea, Sevilla) eta Ala 14ko (Albacete) zortzi Eurofighterrek, eta aireko garraioa eta aireko hornitzea egiteko Hercules modeloko bi hegazkinek osatuko dute Aireko Talde Espedizionarioa", Defentsa Ministerioak ohar baten bidez azaldu duenez.
"Borrokarako eta horren babeserako unitateen heziketa aurreratua hobetzea" da helburua eta, horretarako, "egoera zailak, arrisku handikoak, eta benetako giroa simulatuko" dituzte, Borrokarako Aireko Agintearen "mezu lasaigarriaren" arabera, mugimenduaren esanetan.
Era berean, maniobra berri horiekin, urtarrilean egindakoekin batera, erakutsi dute "ez dela egia" benetako sua "urtean behin erabiltzen dutela, Defentsako ordezkariek parlamentariei esan zieten moduan", orain dela gutxi Bardeara egindako bisita batean.
"Bardeako Komunitateak, Armada espainiarrak, NATOk, politikari kargudunek, Olivako Monasterioko apaizek, biologoren batek, eta Rajoyk eta Trumpek ziria sartzen digute etengabean eta modu konpultsiboan", dio mugimenduak.
Gainera, Armadak "informazioa ezkutatzen" du, ez duelako "zehazten bere eskuadroiek eta AEBko armadak erabiliko duten munizioa Red Flagen maniobretan, horietan arabera, munduko ariketarik zailenetakoa izanda, euren esanetan".