Gizartea -

Manifestazioa

Milaka pertsonak hondakinak kudeatzeko irtenbide adostua eskatu dute

Donostian bildu dira GuraSOS plataformak deituta. Amaieran, eskuak hartu dizkiote elkarri, 'batuta helburua lortuko dutela irudikatzeko'.

Gurasos plataformak Donostian egindako manifestazioa. EiTB
Gurasos plataformak Donostian egindako manifestazioa. EiTB
'Irtenbide adostua' eskatu du GuraSOS plataformak Donostian

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira gaur goizean Donostian, Gipuzkoako hondakinen arazoarentzat adostutako irtenbidea aldarrikatzeko.

GuraSOS Zubietako erraustegiaren aurkako plataformak deitutako martxaren helburua gizarte eta politika arloko eragile guztiei aurkeztutako "bide-orria" babestea izan da, antolatzaileek argitu dutenez.

'Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna besterik ez! Sin conflicto. La solución es el acuerdo' lemapean, manifestazioa 12:00etan abiatu da Artzai Onaren katedraletik eta hainbat kaletan barrena jarraitu du.

GuraSOSek erraustegia eraikitzeko erabakiari buruz hausnartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, gizartearekin gaiari buruz eztabaida dezan aldarrikatzeaz gain.

Manifestazioa amaitu denean, Donostian bildu diren milaka pertsonek eskuak hartu dizkiote elkarri, "batuta helburua lortuko dutela irudikatzeko". "Bidea zaila izango den arren, ez dugu etsiko", azpimarratu dute.

Bestalde, Joxe Mari Izeta GuraSOS plataformako presidenteak agiri bat irakurri du, "adostutako irtenbidea lortzeko atzera kontaketa hasi dela azpimarratzeko". "Baten batek zalantzaren bat badu, gurasoak, aiton-amonak, senitartekoak eta hiritarrak garela jakin dezala, eta ez dugula lortu arte etsiko. Geroz eta gehiago gara gatazka baztertu eta akordioa nahi dugunok. Ez dugu zatiketarik nahi, kohesioa baizik", baieztatu du.

Halaber, "gure osasunari, gure seme-alaben etorkizunari eta Gipuzkoaren etorkizunari eragiten dioten gaietan parte hartzeko eskubidea dugu", aldarrikatu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak