Gizartea -
Burgos
64 urteko emakume batek bikiak izan ditu in vitro ernalketaren bidez
Duela sei urte beste ume bat izan zuen, baina Gizarte Zerbitzuak bere gain hartu zuen neskatoaren ardura, gaizki zaindu zuelakoan.
Agentziak | Erredakzioa
64 urteko emakume batek bikiak izan ditu Burgoseko ospitalean, in vitro ernalketaren bidez. Ernalketa prozesua aurrera eramateko AEBra joan zen. Duela sei urte beste ume bat izan zuen, teknika bera erabilita, baina Gizarte Zerbitzuak bere gain hartu zuen neskatoaren ardura, gaizki zaindu zuelakoan.
Burgoseko ospitaleak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ohiz kanpoko kasua da Espainian, izan ere, 58 urte baino gehiago bete dituzten emakumeen kasuan oso zaila da in vitro teknikaren bidez ernaltzea.
Burgosen bizi den emakume hori bigarren aldiz izan da ama, duela sei urte beste ume bat izan baitzuen teknika bera erabilita. Dena dela, Gizarte Zerbitzuak bere gain hartu zuen zaintzaren ardura, besteak beste, bazterketa, janzkera desegokia eta higiene falta leporatuta.