Gizartea -
Trafikoa
203 km/h-ko abiaduran zihoan gidari bat atzeman dute Nafarroan
Murchanteko 25 urteko gidariak positibo eman du droga kontrolean, kalamuagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak Murchanteko 25 urteko gizonezko bat salatu du, AP-15 autobidean 203 km/h-ko abiaduran gidatu eta droga kontrolean positibo emateagatik.
Lehendabiziko arau-hausteagatik 1.000 euroko isuna ordaindu beharko ditu eta gidabaimeneko sei puntu galduko ditu, eta bigarrenarengatik, berriz, 600 euro eta sei puntuko zigorra jarriko diote, Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Aurretik ere jarri dute salaketa haren kontra, baimendutako abiadura gainditzeagatik, eta gidatzeko baimena kendu diote inoiz.
AP-15 autobidean egindako abiadura kontrol batean harrapatu dute gidaria, eta, izapideak egindakoan, ibilgailua ibilgetu diote.