Gizartea -

Trafikoa

Haizeak zuhaitz ugari bota eta zirkulazioan arazoak eragin ditu

Haize bolada handien eraginez, gorabehera ugari izan dira errepideetan. Gainera, toki askotan teilatuak puskatu eta lurrera erori dira.

Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da Iruñean. Argazkia: EiTB
Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da Iruñean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haize bolada bortitzen eraginez, zuhaitzak, adarrak eta metalezko xaflak erori dira errepide sare nagusiko eta bigarren mailako errepide askotara, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

N-1 errepidean, Iruña Okan eta Gasteizen, eta AP-8 errepidean, Abanton, txapa metalikoak zeramatzaten hainbat kamioik zama galdu dute, eta zirkulazioa oztopatzen geratu dira. Halaber, N-634 errepidean, Berrizen eta Deban, Bilborako noranzkoan, hainbat zuhaitz erori dira errepidera. N-102 errepidean, Gasteizerako noranzkoan, eta BI-623an, Otxandio parean, Gasteizerako noranzkoan, errei bat itxi dute, errepidera zuhaitzak eta adarrak erori baitira. BI-2601 errepidean, Mallabian, berriz, toldo bat erori da bidera.

Kamioi bat irauli da gaur goizean A-1 errepidean, Agurain parean, haize bolada indartsuen ondorioz. Kamioia irauli denean, zama galdu du (koltxoiak zeramatzan), eta errepidean zabaldu da, ibilgailuen joan-etorria oztopatuz. Ezbeharra 09:30 aldera gertatu da, A-1 errepidean, Irungo noranzkoan, eta zirkulazioa eten behar izan dute.

Bestalde, Zornotzan, baserri bat erori da haizearen ondorioz. Antza denez, hutsik zegoen. Baserriaren zati bat N-634 errepidera erori da, eta horrek auto-ilarak eragin ditu.

DURANGO VIENTO HAIZEA FOTO VICTOR URIARTE

DURANGO VIENTO HAIZEA FOTO VICTOR URIARTE

Haizeak zuhaitz bat bota du Durangon. Argazkia: Victor Uriarte

Mallonako galtzadetako zuhaitz handi bat bota du haizeak

 

Mallona Galtzadako zuhaitz handi bat bota du haizeak
Mallona Galtzadako zuhaitz handi bat bota du haizeak
Mallona Galtzadako zuhaitz handi bat bota du haizeak

 

Suhiltzaileek hainbat irteera egin behar izan dituzte Gasteizen

Haizeak kalte ugari eragin ditu Gasteizen
Haizeak kalte ugari eragin ditu Gasteizen
Haizeak kalte ugari eragin ditu Gasteizen

Gorabehera ugari Nafarroan, haizearen eraginez

Nafarroako udaltzainek eta suhiltzaileek ehun irteera baino gehiago egin behar dituzte azken orduotan haizeak eragindako gorabeheren ondorioz, Nafarroako Foru Gobernuak goizean jakinarazi duenez.

Suhiltzaileek 50 irteera baino gehiago egin dituzte: 15 Altsasun, 35 Iruñean eta Iruñerrian, eta beste hainbat Nabaskoze, Oronoz eta Tafalla inguruetan.

Udaltzainek, berriz, 57 esku-hartze egin behar izan dituzte zuhaitzak, adarrak edota teilak erori edo kristalak apurtu direlako.

Nafarroako errepideetan ez da nabarmentzeko moduko istripurik, baina Gobernuak bi gorabehera aipatu ditu: batetik, NA-6021 errepidean, Artaxoan, zuhaitz bat bidera erori da; bestetik, N-121 errepidean, Tebas parean, kamioi bat irauli da, haizearen ondorioz antza. Hala ere, gidaria onik atera da.

Altsasun, metalezko kartel ugari erori dira errepideetara. Hala, zirkulazioa zailtzen zuten gorabehera horien aurrean, Udaltzaingoak trafikoa bideratu behar izan du, eta beste toki batzuetan trafikoa ixtea izan da aurkitu duten irtenbide bakarra.

Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da, Takoneran

Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da, Takoneran
Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da, Takoneran
Zuhaitz bat furgoneta baten gainera erori da, Takoneran

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak EAE Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa