Gizartea -

Zaleen arteko borroka

Aske utzi dute larunbatean Gasteizen liskar batean atxilotutako gaztea

Alavesen eta Bartzelonaren arteko partidaren aurretik izandako borrokarekin lotuta atxilotu zuten, lesioak eragitea eta borroka iskanbilatsu batean parte hartu izana egotzita.

Atxilotu eta zauritu bana futbolzaleen arteko istilutan, Gasteizen

0:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen larunbat honetan izandako borrokaren kariaz atxilotutako 19 urteko gizonezkoa aske geratu da gaur, epailearen aurretik igaro ostean. Lesioak eragitea eta borroka iskanbilatsu batean parte hartu izana egotzita atxilotu zuten.

Istilua 14:30ean hasi zen, Alaves eta Bartzelona futbol-taldeen arteko partida hasi baino bi ordu lehenago, Nieves Cano eta Domingo Martinez de Aragon kaleek bat egiten duten tokian dagoen taberna bateko terrazan.

Iskanbilaren berri izan bezain pronto bertaratu zen Ertzaintza, eta gazte bat atxilotu zuen. Istiluetan, baina, pertsona bat zauritu zen, eta Santiago Ospitalera eraman zuten.

Sare sozialetan hedatutako bideo batean ikus daitekeenez, burua estalita zeramaten gazte batzuk tabernako terrazara iritsi ziren, aldean makilak zituztela. Orduan elkar jotzen hasi ziren, eta aulkiak ere jaurti zizkioten elkarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gasteiz Eguneko albisteak