Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia haizeagatik, astelehenean

12:00ak arte egongo da indarrean. 80 km/h-ko boladak espero dira.

Abisu horia haizeagatik, igandean eta astelehenean. EFE
Abisu horia haizeagatik, igandean eta astelehenean. EFE
Abisu horia haizeagatik, igandean eta astelehenean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astelehenean; izan ere, 80 km/h-ko haize-boladak espero dira EAEn mendialdean.

Haize ufada gogorrak izan dira goizaldean, eta 120 km/h-ko abiadura harrapatu dute mendialdeko zenbait tokitan, eta 80-100 km/h-koak, kostaldean.

Haizeguneak diren mendialdeko lekuetan abisuak indarrean jarraituko du astelehenean ere, 12:00ak arte. Goizean, hego-ekialdeko haize-ufadek 80 km/h-ko abiadura har dezakete haizeguneak ez diren Gipuzkoa barnealdeko tokietan, Bizkaiko barnealdean eta Araban. Kostaldean, ordea, hego-ekialdeko haizea 60-80 km/h-koa izan daiteke.

Nafarroan, Belaguako mendatea itxi behar izan dute, haizeteengatik

Nafarroan, Belaguako mendatea itxi dute, Pirinioetako hainbat gunetan izandako haizeteen ondorioz; eta, badaezpada, elur-pistak jendez hustu dituzte.

Nafarroako Gobernuaren arabera, Burgi-Izaba-Frantzia NA-137 errepidea itxi dute, 51. kilometrotik aurrera, Belaguako aterpetik gertu.

Bestalde, Nafarroako beste eremu batzuetan izandako haize-bolada gogorrek teilak eta beste hainbat objektu arriskutsu bota dituzte. Hori dela eta, suhiltzaileek esku hartu behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Eguneko albisteak