Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Sei gizon atxilotu dituzte Nafarroan, genero indarkeriarekin lotuta

Tuteran, Iruñean, Burlatan, Erronkari ibarrean eta Uharten egin dituzte atxiloketak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak sei gizonezko atxilotu ditu aste honetan Tuteran, Iruñean, Burlatan, Erronkari ibarrean eta Uharten, genero indarkeriarekin lotutako delituak egitea egotzita. Atxilotuetako lauri tratu txar delituak leporatu dizkiete eta beste biei, berriz, urruntze agindua ez betetzea.

Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, emakume batek haren bikotekide ohiaren kontrako salaketa jarri zuen Foruzaingoaren Tuterako polizia-etxean, tratu txarrengatik eta mehatxuengatik. 45 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu eta Tuterako ostatu batean atxilotu zuten.

Zizur Nagusiko 23 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean tratu txarrekin lotutako delitu bat leporatuta. Iruñeko Zigor Arloko 4. Epaitegiak gizonaren kontrako atxilotze agindua emana zuen eta, ondorioz, Iruñeko kartzela sartu zuten.

Asteartean, Tuterako Udaltzaingoak 30 urteko Tuterako gizon bat Foruzaingoaren esku utzi zuen, tratu txarrak leporatuta. Auzia Tuterako Instrukzioko 4.0 Epaitegiak darama.

Asteazkenean, 30 urteko bizilagun bat atxilotu zuten Burlatan, haren bikotekide ohiari hiltzek mehatxua egitea. Salaketa jartzeaz gain, emakumeak gizonezkoaren kontrako urruntze agindua eskatu zuen.

Bestalde, bi gizon atxilotu zituzten atzo Erronkari ibarrean eta Uharten, urruntze aginduak urratzea egotzita. Erronkarin atxilotutakoa 39 urteko iruindarra da eta Uhartekoa, berriz, 47 urteko iruindarra.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroako albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista