Gizartea -
Astronauta baten argazkiak
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Nazioarteko Espazio Estazioan dagoen Frantziako astronauta batek euskal kostaldea irudikatzen duten bi argazki argitaratu ditu, espaziotik aterata.
eitb.eus
Europako Espazio Agentziarentzat lan egiten duen Thomas Pesquet (Rouen, 1978) astronauta frantziarrak, une honetan Nazioarteko Espazio Estazioan sei hilabeteko misioa batean murgilduta dagoenak, euskal kostaldearen zati bat erakusten duten espaziotik ateratako bi argazki argitaratu zituen atzo bere Twitter kontu pertsonalean.
Horrela, horietako batean oso ondo ikusten dira Txingudiko badia, Hondarribia, Irun eta Hendaia.
Bigarren argazkian Donibane Lohizune eta Ziburu dira azaltzen diren lekuak.
Pesquetek asko darabil aipatu sare soziala, eta ohikoa da planetako hainbat leku erakusten duten argazkiak ateratzea bere lantoki berezitik. Otsailean , besteak beste, Roma (Italia), Dheli (India), Beirut (Libano) edo Atenas (Grezia) erakusten dituzten argazkia plazaratu.
Oraingo honetan, Euskal Herriko zati bati egokitu zaio txanda.