Gizartea -
Azaroan atzeman zuten
Asteroide erraldoi bat Lurrerako bidean da
2016WF9 asteroidea 2017ko otsailaren 25ean egongo da Lurretik gertuenen, hain zuzen, ia 51 milioi kilometrora. Arrokak kilometro bateko diametroa du.
agentziak | erredakzioa
Kilometro bateko diametroa duen objektu batek asteroide-gerrikoa zeharkatu du eta Lurraren orbitarako bidean dago. Otsailaren 25ean egongo da gugandik gertuenen, baina NASAk azpimarratu du ez dela arriskutsua.
NASAren NEOWISE misioak asteroide eta kometa baten berezitasunak dituen objektu bat atzeman zuen 2016ko azaroaren 27an.
Aipatutako orbitara heldu denez, gure eguzki-sistemaren ibilbide panoramikoan da. Eguzkitik urrunen dagoenean, Jupiterretik hurbil dago.
Lurreko 4,9 urtetan, barnealdera doa, asteroide-gerrikoaren azpitik eta Marteko orbitatik igarota, Lurraren orbitara heldu arte. Horren ostean, kanpoko eguzki-sistemara helduko da.
Horren moduko orbiten objektuek jatorri anitzak izan ditzakete; kometa bat izan liteke, edo asteroide nagusien gerrikoko objektu ilunen multzo batetik desbideratu ahal izan da.
2016WF9 asteroidea 2017ko otsailaren 25ean egongo da Lurretik gertuenen, hain zuzen, ia 51 milioi kilometrora, baina ez da bereziki hurbil egongo. 2016WF9ren ibilbidea ondo ulertu dute, "eta objektua ez da mehatxu Lurrarentzat, aurreikusi daitekeen etorkizunean", ziurtatu du NASAk.