Gizartea -

Trafikoa

Elurra arazoak eragiten ari da bigarren mailako hainbat mendatetan

Euskal Autonomian Erkidegoan abisu horia aktibatu dute 18:00ak arte. Nafarroan, berriz, alerta laranja ezarri dute gaurko isurialde atlantikoan, Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra arazoak eragiten ari da Arabako eta Nafarroako bigarren mailako hainbat errepide eta mendatetan.

Araban, Herrera mendatea erabat itxita dago, eta Bernedo, Opakua eta Urduña itxita daude kamioientzat eta autoek kateak behar dituzte.

Eusko Jaurlaritzak 13 mendate hauetan arretaz gidatzeko eskatu du: Araban, Aiurdin, Azazeta, Berrerilla, Garate, Gasteizko mendatea, Salinas, Kurtzeta eta Zaldiaranen; Bizkaian, Altube, Trabakua eta Barazarren; eta Gipuzkoan, Etzegaraten eta Elgetan.

Nafarroan, ibilgailuek kateak behar dituzte bigarren mailako bost errepidetan: Belaguan, Juan Pito bentatik aurrera; NA-7200 errepidean (Santsol-Cabredo), 14. eta 19. kilometroen artean; NA-7210 (Meano-Araba) errepidean, Meano mendatean; NA-7211 (Lapoblación-Aguilar) errepidean, Meano mendatean; eta NA-7510 errepidean, Aralarko San Migelerako igoeran, 3. kilometrotik aurrera.

Euskal Autonomian Erkidegoan abisu horia aktibatu dute gaur, 18:00ak arte. Egunaren hasieran, elurraren maila jaitsi egingo da, eta 500 eta 600 metro artean kokatuko da. Nafarroan, berriz, alerta laranja ezarri dute gaurko, isurialde atlantikoan, Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan, eta elurraren maila 600 eta 700 metro artean kokatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Nafarroako albisteak Araba Eguraldia Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Elurra albisteak Albisteak