Gizartea -
Herri-mugimendua
Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa egin dute Hondarribian
Duela hamabi urte Gipuzkoako bailara horretan egin nahi zen erraustegiaren aurkako jarrera bera erakutsi nahi izan dute protesta horrekin.
EITB.EUS
Txingudiko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, ehunka lagun bildu dira larunbat honetan Hondarribian Zubietako erraustegiaren kontra.
Duela hamabi urte Gipuzkoako bailara horretan, Txingudin, egin nahi zen erraustegiaren aurkako jarrera bera erakutsi nahi izan dute manifestazio horrekin.
GuraSOS erraustegiaren aurkako mugimenduak berri txarrak jasan zituen joan den hilabetean. Orduan, bertan behera utzi zuen Donostiako epaile batek errauste plantaren lehen esleipena eteteko akordioa, hau da, GHK-k obra egitekoa zuten enpresekin 2013ko azaroan lortutako akordioa.
Dena dela, Gipuzkoako erraustegia ez dela egingo uste du GuraSOSek, "herritarren konfiantza faltagatik eta teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki bideragarria ez delako".