Gizartea -

Iberdrola dorrearen aurrean

Garoña berriro irekitzearen aurka protestatu dute Bilbon

Garoñaren kontrako foroak 'Iberdrolatik baja ematea' eskatu die herritarrei zein erakundeei, zentrala berriro irekiz gero.

Garoñaren aurka protestatu dute Bilbon, Iberdrola dorrearen aurrean. Argazkia: EFE
Garoñaren aurka protestatu dute Bilbon, Iberdrola dorrearen aurrean. Argazkia: EFE
Garoñaren aurka protestatu dute Bilbon, Iberdrola dorrearen aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñaren kontrako foroak Burgosen dagoen zentral nuklearra behin betiko ixtea eskatu du larunbat honetan Bilbon. Horrez gain, hori horrela izango ez balitz eta berriro martxan jarriko balute, 'Iberdrolatik baja ematea' ere eskatu die herritarrei zein erakundeei.

300 lagun inguruk leherketa nuklear baten itxurak egin dituzte Iberdrolak Bilboko Euskadi plazan duen eraikinaren aurrean, eta, ondoren, giza kate bat antolatu eta PSE eta EAJ alderdien egoitzen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte.

'Garoña itxi betiko' zioen pankarta baten atzean, parte-hartzaileek benetako "konpromisoa eta inplikazioa" eskatu dute Garoñaren auzia "alderdi guztien agendan gai nagusi gisa" sar dadin.

Aldi berean, Garoña berriro irekiz gero, "Iberdrolatik behin betiko baja eman" daitezela proposatu diete udalei, aldundiei, Eusko Jaurlaritzari, enpresei eta herritarrei, edota oraintxe bertan egin dezatela baja prozesua, "Garoña geldiarazteko presio gehiago egin aldera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak Bilboko azken albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Garoña