Gizartea -
120 km/h-ko haize boladak
Bilboko Aireportua normaltasunez ari da, haize gogorra dabilen arren
Lurreratze eta aireratze guztiak arazo barik egin dituzte, AENAko iturrien arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Aireportua (Loiu, Bizkaia) normaltasunez ari da ostiral honetan, EAEn dagoen haize gogorra gorabehera. Atzo ez bezala, oraingoz ez da hegaldirik geratu bertan behera.
Hala, lurreratze eta aireratze guztiak arazo barik egin dituzte, AENAko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Vueling konpainiako bi hegazkin Loiun lur hartu ezinda geratu ziren atzo, haize ufada gogorrak tarteko, eta jatorrira, Bartzelonara, bueltatu behar izan zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea