Gizartea -

Migrazio krisia

Errefuxiatuak hartzeko neurriak iragarri ditu Jaurlaritzak

Errefuxiatuak hartzeko sistema arrunta indartzea eta giza korridoreak garatzeko esperientzia pilotu bat abian jartzea proposatu du.

Monika Hernandok eta Jonan Fernandezek proposamenen inguruko azalpenak eman dituzte. Argazkia: EFE
Jaurlaritzak 2 proposamen aurkeztu ditu Errefuxiatuak hartzeko

1:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bi proposamen aurkeztu ditu salbuespenezko migrazio krisi humanitarioari erantzuna emateko. Batetik, pertsona errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko sistema indartzea proposatu du "Salbuespenezko Indartze Sistema Osagarri" baten bitartez, eta bestetik; giza korridore bat ezartzeko esperientzia pilotu bat abiatzea.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Monika Hernando Giza Eskubideen zuzendariak proposamen horien inguruko azalpenak eman dituzte gaur Donostian egindako prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzak euskal erakundeei eta pertsona errefuxiatuekin lan egiten duten Euskadiko erakundeei aurkeztu die ekimen hori. Proposamen hori Espainiar Gobernuari ere aurkeztu dio, eta baita giza korridore bat ezartzeko esperientzia pilotu bat abian jartzeko proposamen bat ere, Italian Sant’Egidioko komunitateak bultzatutako esperientziaren bideari jarraituz.

Jonan Fernandezen esanetan, "pertsona errefuxiatuen krisia konpontzeko, lankidetza aldeaniztun aktibo bat ezinbestekoa dela onartu behar da". Hartu behar diren erabakiak ez dagozkio soilik erakunde bati edo biri, eta horregatik, Jaurlaritzak lau lankidetza-esparru planteatzen ditu: Gobernu espainiarrarekin eta erakunde europarrekin, foru- eta toki-erakundeekin, Gobernu espainiarraren harrera-programak kudeatzen dituzten erakunde homologatuekin eta boluntariotzarekin eta gizarte zibil antolatuarekin.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak prozesu bat bultzatuko du lurralde historiko bakoitzean, foru aldundien eta udalen lankidetzarekin, udalerri bakoitzean har daitekeen pertsona kopurua ezartzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Errefuxiatuak