Gizartea -

Hegaldi merkeak

Bilbo eta Edinburgo arteko hegaldiak astean bitan, apiriletik aurrera

Urte osoan zehar izango dira hegaldiak: asteazkenetan eta igandetan. Oraindik ez dituzte txartelak salgai jarri.

Loiuko aireportua. Argazkia: EiTB
Loiuko aireportua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EasyJet hegazkin konpainiak Bilbo eta Edinburgo (Eskozia) arteko hegaldiak eskainiko ditu astean bitan apiriletik aurrera. Konpainiak gaur jakinarazi duenez, urte osoan zehar asteazkenetan eta igandetan izango dira hegaldiak bi hiriburu horien artean.

Loiuko aireportuaren sustatzailea den Bilbao Air sozietateak azaldu duenez, konpainiak 40.000 bidaiari eraman nahi ditu lehen urtean Bilbotik Edinburgora eta alderantziz. Oraindik ez dituzte txartelak salgai jarri.

Ryanair hegazkin konpainiak Santander eta Edinburgo arteko hegaldiak eskaintzen ditu eta aurrerantzean Bilbotik Eskoziako hiriburura joateko aukera izango da.

Gainera, martxotik aurrera Loiu eta Parisko Charles De Gaulle aireportua lotuko ditu. Bi linea horiez gain, EasyJetek Bilbotik Londres (Stansted), Manchester, Bristol, Milan eta Genevarako bidaiak egiten ditu.

Martxoaren 26tik urriaren 27ra astean lau hegaldi eskainiko ditu Bilbo eta Paris artean ?astelehen, asteazken, ostiral eta igandetan?, ekainaren 25etik irailaren 3ra bitartean salbu; izan ere, tarte horretan hegaldiak ostegunetan eta igandetan izango dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Bilboko azken albisteak Albisteak Eskozia Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa