Gizartea -

Gripearen intzidentzia

Gripe kasuek behera egin dute Euskadin urteko laugarren astean

Urteko laugarren astean, 100.000 biztanleko 253,5 gripe kasu izan dira.

Urteko laugarren astean 100.000 biztanleko 253,5 kasu izan dira. Artxiboko argazkia: EiTB
Gripea Euskadin
Urteko laugarren astean 100.000 biztanleko 253,5 kasu izan dira. Artxiboko argazkia: EiTB

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen jardunak behera egin du urtarrileko laugarren astean Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ere, 19 pertsona hil dira Euskadin gripearen epidemia hasi denetik.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urtarrileko laugarren astean 100.000 biztanleko 253,5 kasu izan dira; aurreko astean baino gutxiago, urteko hirugarren astean 417,2 kasu zenbatu baitzituzten.

Aurreko astean, pertsona bat hil da gripeak jota. Hildako gehienak (% 63) emakumeak ziren, eta arrisku taldeetakoak edo 64 urtetik gorakoak ziren guztiak. Hildakoen artean, bitik batek (% 53) ez zuten txertoa hartuta.

Baieztatutako gripearen ondorioz ospitaleratu dituzten pertsonei dagokienez, ospitaleratutako 193 kasu larri egon dira sasoia hasi denetik. Gainera, hamarretik lauk ez zuten txertoa hartuta eta, batez beste, 71 urteko adina zuten. Halaber, ospitaleratutako pertsonen % 93k arrisku faktoreak zituzten, eta horietako 40 Zaintza Berezien Unitatean sartu zituzten.

Bestalde, gripearekin loturiko kontsultek nabarmen egin dute behera Osakidetzako lehen mailako arreta zentroetan. Urtarrileko laugarren astean, 4.621 kontsulta egon ziren, eta 6.421 izan ziren urteko hirugarren astean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Osasun albisteak gaur Gripea Gaurko azken ordukoa Gizartea bideoak