Gizartea -

247.771 minbizi-kasu

Minbizia esperotakoa baino gehiago ari da hazten Espainian

Dena dela, minbizia duten gaixoen erdia baino gehiagok (% 53) sendatzea lortzen dute.

Minbizia esperotakoa baino gehiago ari da hazten Espainian

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar estatuan minbizia “aurreikusitakoa baino gehiago” ari da hazten, izan ere, 247.771 minbizi-kasu (148.827 gizonezkoei dagozkie eta 98.944 emakumezkoei) erregistratu ziren 2015ean. Hala, Espainiako Onkologia Medikoko Elkarteak (SEOM) 2020rako aurreikusita zuena baino mila minbizi-kasu gehiago.

Miguel Marin SEOMeko presidenteak nabarmendu duenez, medikuntzako aurrerapenek gehiago bizi ahal izatea ekarri du. Ildo horretatik, minbizia duten gaixoen erdia baino gehiagok (% 53) sendatzea lortzen dute.

SEOMeko presidentearen arabera, minbizi-kasuak haztea eragin duen arrazoi bat gizartea gero eta zaharragoa dela da. Bere esanetan, zenbat eta gehiago bizi orduan eta arrisku gehiago dago minbizia izateko. Beste faktore batzuk, ordea, minbizi-kasuak areagotzea eragiten dute: tabakoa, alkohola, sedentarismoa eta gizentasuna.

Minbizi motei dagokienez, Espainiar estatuan heste lodikoa da gehien azaldu dena (41.441 minbizi-kasu). Jarraian, prostatakoa (33.370), biriketakoa (28.347), bularrekoa (27.747) eta mazkurikoa (21.093) ageri dira.

Dena dela, adituen esanetan hiru minbizi-kasuetatik bat saihestu daiteke, ohitura onak hartuz: kirola egiteaz gain, oso garrantzitsua da alkohola eta tabakoa alde batera uztea. Gainera, sedentarismoa minbiziaren arriskua handitzen du.

Beste alde batetik, minbiziari aurre egiteko sendagaien gehiegizko prezioen aurrean kezkatuta agertu da SEOMeko presidentea, bere esanetan, gizakiengan duten onurak ezin duelako hori justifikatu.

Halaber, Interneten maiz zabaltzen den informazioa faltsua dela esan du Miguel Marinek, eta adituengana joan beharrean norberak bere kabuz informazioa bilatzea gaixoei kalte handia egin diezaiokeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Minbizia albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia