Gizartea -

1996ko abenduaren 19an

Zer izan zen albiste EiTBk interneterako jauzia egin zuen egunean?

Euskal komunikazio talde publikoak bat eta zeroen bidez ere albisteak ematen hasi zuen egunean, Euskadiko egoera politikoa beroa zen, baita Estatuko gainerako lekuetan ere.

i.g. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBk erabaki bat hartu zuen: 1996ko abenduaren 19a egun polita izan behar zela ziberespazioaren zatitxu bat hartu, gizarteari eguneroko albisteen berri emateko, bereziki zaila izan zen egoera batean.

Egun goibela izan zen, udazkeneko azken loreen garaian ikusi ohi ditugunetakoa, baina euskal lurraldean giroa 15 gradutara epeldu zuen haize gozo bat gozatu genuen.

Eguraldiaren iragarpenaz gain, egun horietan egunerokotasuna albisteez lepo etorri zitzaigun; aldaketa garaia izan zen, bai teknologiaren ikuspuntutik, baita politikatik begiratuta ere.

EiTBk internetera jausi egin zuen egun horretan Cosme Delclaux abokatua eta Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako langilea ETAk bahituta zeuden, eta Espainiako Justiziak 'CESIDen paperak' prentsara nork zabaldu zituen argitzeko operazioa abiarazi zuen.

Oretega Lara, askatu zuten egunean. Argazkia: EiTB

Oretega Lara, askatu zuten egunean. Argazkia: EiTB

Bezperan, erasoa egin zuten granadekin Guardia Zibilaren Intxaurrondoko (Donostia) Komandantziaren eta Polizia Nazionaleko Betoñoko (Gasteiz) Polizia-etxearen aurka.

Gainera, GRAPOko kideek organizazioko presoak 9 hilabeteko epean aske uztea eskatu zuten egun horretan, armak uztearen truke.

Espainiako agintarien arabera, 3.000 milioi pezetatan zenbatu zituzten Andaluzia aurreko egunetan astindu zuen denboralearen kalteak.

Teknologiari dagokionez, aste batzuk lehenago, Nokiak historia osoko lehen smartphone telefonoa merkaturatu zuen. Teklatu osoa zeukan, eraisgarria, eta faxak bidali zein hastapenean zegoen HTML kode baten bidez nabigatzea ahalbidetzen zuen. Produktu hori aurkeztu zuen telefono-konpainiak, eta horrezkero heldu zen benetako iraultza teknologikoa.

Nokiak 1996an aurkeztu zuen 9110 telefonoa. Iturria Saját Fotó

Nokiak 1996an aurkeztu zuen 9110 telefonoa. Iturria Saját Fotó

Nazioartean, Tupac Amaru Mugimendu Iraultzaileak (MRTA) 38 pertsona izan zituen hainbat egunez bahituta, Japoniak Liman (Peru) zuen enbaxada hartu eta gero.

Kultura munduan, Marcello Mastroiani aktorearen heriotza izan zen albiste. Egun horretan, 72 urte zituela, Parisen hil zen, minbiziak jota.

Alabaina, albisterik onena EiTBren lehen domeinuaren erregistroak ekarri zuen, dagoeneko 20 urte egin dituen ibilbidea da, eta etorkizunera ikuspegi zabalarekin begiratzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa