Gizartea -

Hezkuntza

La Milagrosako ikasleek Barakaldoko bi zentrotan tokia izango dute

Cristina Uriarte sailburuaren hitzetan, ikastetxea ixten bada, Errontegi eta Minas hezkuntza zentroetan izena eman ahal izango dute ikasle guztiek, taldeak bereizi beharrik gabe.

Barakaldoko La Milagrosa ikastetxea. Artxiboko argazkia: EiTB
Barakaldoko 'La Milagrosa' ikastetxeko ikasleen etorkizun beltza

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean ikasturte amaieran La Milagrosa ikastetxea ixten bada, bertako ikasleek Barakaldoko Errontegi eta Minas hezkuntza zentroetan tokia izango dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur jakinarazi duenez.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2017-18 ikasturteko aurrematrikulazio kanpaina aurkeztu du gaur, eta Barakaldoko La Milagrosa eskolak bizi duen egoera ere hizpide izan du.

La Milagrosa ikastetxeko zuzendaritzak zentroa ixteko asmoa agertu du, eraikinaren jabearekin (Miranda Fundazioa) alokairuaren prezioa adostu ezean. Uriartek gaur azaldu duenez, Errontegi eta Minas hezkuntza zentroetan La Milagrosako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak hartuko dituzte, taldeak bereizi beharrik gabe.

Hezkuntza sailburuaren esanetan, bi ikastetxe horietan La Milagrosako ikasle guztiak hartzeko tokia dago eta orain arteko ikasle taldeak mantendu ahal izango dituzte, familiek eskatu bezala.

Bestalde, Cristina Uriartek ziurtatu duenez, La Milagrosako zuzendaritzak idatzi bat bidali du Hezkuntzako Bizkaiko ordezkaritzara, ikastetxea ixteko prozedura abiatzea eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024