Gizartea -
Sei finalistak
Hauek dira Bilboko aratusteetako kartel lehiaketaren sei finalistak
Otsailaren 23tik 28ra izango dira Bilboko aratusteak. Lehiaketaren irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.
Agentziak | Erredakzioa
2017ko aratusteetako kartel lehiaketaren sei finalistak aurkeztu ditu astearte honetan Bilboko Udalak. Otsailaren 23tik 28ra izango dira aratusteak, eta aurtengo edizioan, 50 kartel inguru aurkeztu dira.
Epaimahai batek aukeratu ditu finalera iritsi diren kartelak. Zehazki, ondorengo pertsona hauek osatzen dute aratusteetako kartel lehiaketaren epaimahaia: Itziar Urtasun, Jai Batzordearen presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako sailaren zinegotzia; Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak; Bilboko Konpartsen ordezkari bat; Maylin Vergara diseinatzailea eta Cristina Camargo, Nervion egunkariko kazetaria.
Proposamen guztiak ez dira Bilbokoak izan, eta beste hirietako parte-hartzaileak ere izan dira: Nafarroakoak, Bartzelonakoak, Lleidakoak, Huelvakoak, Sevillakoak, Leongoak, Valentziakoak eta Murtziakoak. Dena dela, Bilbokoak izan dira nagusi.
Hauek dira 2017ko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketaren sei finalistak:
1. "En la calle"
2. "San Anton"
3. "Borobilbo"
4. "Conceptual"
5. "Bil-ba-o"
6. "Sardinita"
Bozketa
Hiru aukera daude sei kartel finalisten artean gustukoena bozkatzeko. Euskal Museora hurbilduz, Bilboko Udalaren web orriaren bidez edota lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen bitartez, besteak beste, eitb.eus. Kasu honetan, iruzkina utzi behar da Facebooken dugu Bilboko komunitatean.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra izango da bozkatzeko aukera, baina botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa izango da egiaztagiri bat aurkeztea. Nahikoa izango da NANa edota gidabaimena gainean eramatearekin.
Sistema bakoitzeko botoek azken erabakiaren % 25 suposatuko dute. Gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabakiko da. Irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.