Gizartea -

Genero indarkeria

18 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du Bilbon

Neskak aurkeztutako salaketaren arabera, baliteke burundanga eman izana, ez baitu gogoratzen igande goizaldeko ordu bietatik aurrera gertatu zitzaion ezer.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko neska batek sexu-erasoa salatu du asteburuan Bilbon, Ertzaintzak EiTBri baieztatu dionez.

Gainera, biktimak aurkeztutako salaketaren arabera, betiere Vocentoko hedabide batzuek jaso dutenez, baliteke burundanga eman izana abusua egiteko.

Bestalde, orain arte ez da atxiloketarik egon, salatutako erasoarekin lotuta.

Antza denez, aipatutako hedabideek diotenez, gaztea Bilboko erdiguneko diskoteka batean egon zen, eta, bat-batean, oroitzapenak ilundu zitzaizkion, 02:00etatik aurrera gertatu zen ezer ez baitu gogoratzen. Biharamunean Santutxu auzoan esnatu zenean, amnesia zuen eta minduta zegoen. Hori dela eta, susmoa dute sexu-eraso baten biktima izan zela.

Adierazpen instituzionala

Bilboko Udaleko talde politikoek ?irmotasun osoz? gaitzetsi dute Santutxun izandako eraso matxista. Ekintza hori ?osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dakarrela? gaineratu du Udalak.

Bilboko Udalak gisa horretako ekintza guztiak ?arbuiatu? eta ulertezintzat jotzen dituela adierazi du. Ildo horretatik, sexu-erasoa salatu duen neskari baita gertukoei ere babesa helarazi die.

Halaber, ?eraso sexual eta sexistek gizartean ematen den indarkeria matxista islatzen dutela gogorarazi die Udalak bilbotarrei?. Arrazoi horregatik, emakumeekiko errespetu falta guztiak arbuiatzen dituela azpimarratu du, ?keinuak, jarrera sexistak zein muturreko erasoak barne hartuta?.

Gainera, Bilboko Udalak ?berdintasunaren aldeko gizarte zuzena lortzeko duen konpromisoari lotuta?, edonolako eraso sexistei ?aurre egiteko deia? luzatu die herritarrei. Halaber, portaera horiekiko inolako tolerantziarik ez agertzeko eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uzteko eskatu die.

?Guztiok azaldu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein agerraldiren kontra. Ondorioz, ezin ditugu portaera horiek baimendu, ezin gara isilik geratu, ekintza horiek salatu behar ditugu. Halaber, gure babesa helarazi behar diegu eraso matxistak jasaten dituztenei, eta herritar guztiok ardura hori gure gain hartu behar dugu?.

Azkenik, Bilboko Udalak eraso horiek gaitzesteko ekintzetan parte hartuko duela jakinarazi du, eta Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak herritarren esku daudela gaineratu du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Tratu txarrak gaur Delituak bideoak Gaurko azken ordukoa