Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxeratuta Majarenasen bikotekide ohia, alaba hiltzen saiatzeagatik

Bi urteko neskatoa larri dago, baina egonkor, Valentziako Ospitalean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlet herriko (Valentzia) 1. epaitegi instrukzio-epaileak kartzelatu egin du Sara Majarenas ETAko presoaren bikotekide ohia, Benifaion 2 urteko alaba hiltzen saiatzeagatik.

Valentziako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, epaileak alabaren zaintza eta bisita erregimena kendu dizkie gizonezkoari, eta neskarengandik urruntzeko agindua ezarri dio.

Epaileak hilketa saiakera delitua egotzi dio akusatuari, senidetasun larrigarria kontuan hartuta.

Neskatoak aitarekin ematen zituen asteburuan Benifaio herrian (Valentzian), bi gurasoek hala adostuta, eta astelehenetik ostiralera amarekin bizi zen Picassenteko espetxean.

Majarenasek atzo bisitatu ahal izan zuen alaba.

Neskatoa larri dago, baina egonkor, Valentziako Ospitalean.

Sara Majarenasi 13 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izateagatik, eta 12 urte eman ditu jada kartzelan.

Eneko Goiak Majarenas gerturatzea eskatuko du

Bestalde, Eneko Goia Donostiako alkateak aurreratu du idatzi bat igorriko diola Espetxe Zuzendaritzari, Majarenas Donostiatik gertu dagoen espetxe batera eraman dezaten, alaba Gipuzkoako hiriburuan biziko baita “segur aski” martxotik.

Horren esanetan, neskatila Donostiako ikastetxe batean matrikulatuta dago, “bi hilabete barru” bertan bizitzea aurreikusita zegoelako,

Goiak azaldu duenez, adingabea dagoeneko erroldatuta dago Donostian, eta Aldundiak “pausoak” eman ditu umea Donostiara eramateko eta horren zaintza amaren gurasoen esku uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Albisteak