Gizartea -

Hilketa matxista Burlatan

Kartzelatu egin dute Blanca Marques hil duela aitortu duen gizonezkoa

Epaileak homizidio delitua egotzi dio Burlatako emakumezkoaren senarrari, Javier Nietori (50 urte).

Gorpua Arreko zubitik behera bota zuela esan du gizonak. EFE
Arreko zubia. EFE
Blanca Marquesen bila jarraitzen dute Ultzama eta Arga ibaietan

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko Iruñeko epaileak kartzelatu egin du Burlatan emaztea hil duela eta ondoren gorpua Ultzama ibaira bota duela aitortu duen gizonezkoa.

Hain zuzen ere, epaileak homizidio delitua egotzi dio Javier Nietori (50 urte), Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Gizona komisariara joan zen atzo, eta krimena egin izana aitortu zion Poliziari. Gaur gauerdian, epailearen esku utzi dute.

Horren esanetan, larunbat arratsaldean hil zuen emaztea, Burlatan duten etxean, eta gorpua igandean bota zuen ibaira.

Blanca Esther Marquesen (48 urte) gorpua ez dute aurkitu, eta, zeregin horretan, suhiltzaileak eta helikoptero bat ibaia arakatzen ari dira. Dena dela, urpekariak ezin izan dira uretan sartu oraindik, urak oso handituta baitatoz, azken egunetako euriteen ondorioz.

 

--------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea Burlata albisteak