Gizartea -

Indarkeria matxista

Sara Majarenas presoak alaba ikusi ahal izan du erietxean

Haurtxoa larri dago, baina egonkor. Aitak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Majarenas presoaren alabak larri jarraitzen du Valentziako La Fe erietxean, aitak labanaz eraso ostean. Hain justu, amak haurrarekin egoteko aukera izan zuen atzo arratsaldean, Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Errazkinen hitzetan, Majarenasen abokatuak ahalik eta bisita gehien lortzeko lanean ari dira orain.

Umea Picassenteko kartzelan bizi zen amarekin (hiru urte bete arte, horretarako eskubidea du), baina asteburuan aitarekin egon da, hitzartutako baimen batean. Gizonak Poliziari igandean aitortu zionez, labankadaz sabelean eta bizkarrean zauritu zuen umea. Sastaden eraginez, birika bat zulatuta du neskatoak.

Bi urte eta erdiko haurra erietxeko zainketa intentsiboetako unitatean dago, "oso larri baina nahiko egonkor". Lehen 72 orduak erabakigarriak dira, eta, Errazkinen esanetan, "aurrera egiten duen ordu bakoitza" seinale ona da.

Majarenasen bikotekide ohiak gaur deklaratuko du Carlet herriko 1. zenbakiko epaitegian. Atxilotu zutenetik Guardia Zibilaren kalabozoetan egon da. Gizonak deklaratu baino lehen, Majarenasen ama eta etxebizitzan zegoen beste gizon bat galdekatuko ditu epaileak. Nonbait, erasoa gertatu zen unean lo zegoen gizona, eta ez zen ezertaz ohartu.

Sara Majarenas donostiarrak 12 urte daramatza preso, ETAko kidea izatea egotzita. Zigorra oso-osorik beteta, 2018an egon beharko luke aske. Dagoeneko kondenaren hiru laurdenak bete ditu, beraz. Horren ildoan, eta umearen ongizatea bermatze aldera, Majarenas libre uzteko eskatu du gaur Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Radio Euskadin.

Donostiako Udalak deituta, indarkeria matxistaren kasu hau salatzeko elkarretaratzea egin dute eguerdian Alderdi Ederren. Arratsalderako (19:30) bilkura deitu du Boulevarden Euskal Herriko Mundu Martxak.

 

2 urteko neskatilaren aurkako erasoa salatzeko bilkura
2 urteko neskatilaren aurkako erasoa salatzeko bilkura
2 urteko neskatilaren aurkako erasoa salatzeko bilkura

 

 

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Presoak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea