Gizartea -

Abusuak adingabeei

Mendizabalek beste adingabe bati abusurik egin dion ikertzen ari dira

Fiskaltzak ofizioz zabaldu du ikerketa. Apezpikutzak, ordea, hirugarren kasu baten salaketarik jaso ez duela esan du.

Kakux
Kakux
Juan Kruz Mendizabal 3 urterako zigortu zuen iaz Gotzaigoak

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Kruz Mendizabal 'Kakux' Gipuzkoako bikario izandakoak hirugarren adingabe bati sexu abusuak egin ote dizkion argitzeko ikerketa abiatu du Adingabeen Fiskaltzak, auziaren gertuko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Elizak zigorra ezarri dio Mendizabali, 2001-2005 urteen artean bi umeri sexu gehiegikeriak egiteagatik. Bi biktimek bide kanonikoa jarraitu zuten apaizaren kontrako salaketa egiteko, eta Elizak ikerketa egin ostean eta Mendizabalek abusuak aitortu ostean, hura zigortzea erabaki zuen.

Bi gazteek komunikabideei igorritako agirian esan dutenez, hirugarren kasu bat ere egon daiteke. Hala, hiru kasuak ikertzeko eginbideak abiatu ditu Fiskaltzak, Mendizabalen kontrako auzia zabaltzeko oinarririk ote dagoen zehazteko.

Apezpikutzak ez du beste salaketarik jaso

Gipuzkoako Apezpikutzak EFE albistea agentziari gaur adierazi dionez, ordea, eurek ez dute beste salaketarik jaso, eta, beraz, ez dute ikerketa berririk abiatu.

Donostiako Prelaturako iturrien arabera, zurrumurruak badaude hirugarren biktima baten inguruan, baina oraingoz, beste inork ez du salaketarik aurkeztu.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak agerraldia iragarri du arratsalderako (17:00) auziaren inguruan hitz egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Delituak albisteak Epaiketak albisteak Gaurko azken ordukoa Umeak albisteak Sexu erasoak Elizan izandako abusuen kasuak Eliza Katolikoa albisteak