Gizartea -
abusuak adingabeei
Mendizabal Euskal Herritik kanpo, hirugarren kasu bat argitu bitartean
Apezpikutza Juan Kruz Medizabal 'Kakux' Gipuzkoako bikario jeneral ohiak hirugarren sexu-abusu bat egin ote duen ikertzen ari da, bi adingaberi sexu-gehiegikeriak egiteagatik zigorra jaso ostean.
eitb.eus
Donostiako Gotzaindegia, Jose Ignacio Munillak gidatuta, Juan Kruz Medizabal 'Kakux' Gipuzkoako bikario jeneral ohiak hirugarren sexu-abusu bat egin ote duen ikertzen ari da. Elizak Mendizabal zigortu du dagoeneko, bi adingaberi sexu-gehiegikeriak 2001 eta 2005 urteen bitartean egitegatik, Donostiako San Bizente parrokian apaiz eta Xirimiri Gazte Taldeko arduraduna zenean.
Gainera, atzo, asteazkena, ezagutu zenez, Fiskaltzak ofizioz jardungo du, eta ikerketa amaitutakoan erabakiko du haren kontrako kereila aurkeztu edo bestelako zigor-biderik hartzen duen.
Hala, Apezpikutzak hirugarren sexu-gehiegikeria egin zuen argitzea erabaki du. gertatutakoa argitu bitartean, Mendizabal Euskal Herritik erbesteratu dute, Xabier Andonegi gai sozialetarako bikarioak Radio Euskadin azaldu zuenez.
Bestalde, Juan Calparsoro EAEko fiskal orokorraren esanetan, Gotzaindegia ez dago behartuta biktimek egindako salaketen berri ematera, salatzaileak adin nagusiak direlako, eta abusuak adingabeak zirenean jasan zituztelako.