Gizartea -
Trafikoa
Bi emakume zauritu dira Muxikan, autoarekin trenbidera erorita
Istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten dute. Ezbeharra BI-635 errepidean gertatu da eta kamioi batek eta auto batek talka egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi emakume zauritu dira Autzaganeko gainean, autoarekin trenbidera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 12:30ean gertatu da BI-635 errepidean, eta kamioi batek eta auto batek talka egin dute.
Istripuaren ondorioz, autoa trenbidera erori da eta tren zerbitzua eten behar izan dute autoa bidetik kendu arte.
Gainera, BI-635 errepidea ere bi noranzkoetan itxi behar izan dute. Hala ere, 14:00ak aldera bi erreitako bat zabaldu dute eta Ertzaintza txandaka ari da bidea ematen.
Zauritutako bi emakumeak auto barruan harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Ondoren, ospitalera eraman dituzte.