Gizartea -

Sare sozialak

Chrysallis elkartearen kanpainako irudia zentsuratu du Facebookek

Irudian biluzik dauden lau ume ageri dira, adingabe transexualen errealitatea ikusarazteko.

Kanpainaren irudia. Argazkia: Chrysallis Euskal Herria
Kanpainaren irudia. Argazkia: Chrysallis Euskal Herria
Kanpainaren irudia. Argazkia: Chrysallis Euskal Herria

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chrysallis Euskal Herria elkarteak adingabe transexualen inguruan egin duen kanpainaren irudia zentsuratu du Facebookek, elkarteak sare sozial honetan duen orrialdean salatu duenez.

Zentsuratutako irudian lau ume ageri dira, biluzik. Horietako bat zakila duen neska da, eta beste bat, bulba duen mutila. Hain justu, hori da kanpainaren leloa: "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!". Kanpainaren helburua haur transexualen errealitatea gizarteari ezagutzera ematea da. Gizartearen onarpenak duen garrantzia nabarmendu dute arduradunek, "ulermen horren menpe dagoelako euren bizitza kalitatea eta zoriontasuna".

Kartelak prentsa idatzian eta autobus eta metroko markesinetan daude ikusgai, astearte honetatik.

Facebookeko erabiltzaileek zentsura salatu dute, eta animoak eman dizkiote elkarteari lanean jarrai dezan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak