Gizartea -
Bilbon
Txetxu Ugalde kazetaria hil da, 56 urte zituela
Aurkezle ezaguna goizaldean hil da Bilbon, gaixotasun luze baten ondorioz. Besteak beste, ETBko albistegietako eta programetako aurkezle izan zen, eta Radio Euskadin ere aritu zen kirol-esatari.
eitb.eus
Txetxu Ugalde kazetaria goizaldean hil da Bilbon, 56 urte zituela.
Informazio Zientzietan lizentziatu zen, eta urte asko egin zituen ETBn eta Radio Euskadin lanean. 1997tik 2004ra ETB2ko 'Lo Que Faltaba' saioa aurkeztu zuen Yolanda Alzolarekin batera. Horrez gain, Radio Euskadin ere ibili zen lanean 'Rock & Gol' eta 'Fuera de Juego' saioetan, besteak beste.
Bestalde, Bilbovision telebista-katean ere lan egin zuen, eta gaur egun Herri Irratian ari zen, Bilbon.
Bihar arratsaldean, 19:00etan, izango da Ugalderen aldeko hileta elizkizuna Bakion.