Gizartea -

Kabalgata

Errege Magoak trenez eta opariz beteta iritsi dira Gasteizera

Nagusien eta haurren ilusio eta oihuak izan dira nagusi, eta goiz hotza berotzeko balio izan dute.

Errege Magoak opariz beteta iritsi dira Gasteizera. EiTB
Errege Magoak opariz beteta iritsi dira Gasteizera. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Magoak trenez iritsi dira goiz honetan Gasteizera, Ekialdetik bidaia luzea egin ostean, maletak gasteiztarrentzat opariz eta desio onez beteta zituztela, txikienentzat bereziki. Harrera beroa egin diete bidaiari ospetsuei.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar 11:00etan iritsi dira tren-geltokira, eta aspaldiko hainbat autotan sartu dira, Gasteizeko udaletxera joateko.

Ehunka ume eta guraso bildu dira hiru erregeak, karteroak, musika taldeak eta Belgikatik zetozen zangaluzeak, martxa irekitzen zutenak, ikusteko.

Nagusien eta haurren ilusio eta oihuak izan dira nagusi, eta goiz hotza berotzeko balio izan dute.

Hiru Errege Magoek hiriko haur guztiak agurtu dituzte Udaletxeko balkoi nagusitik. 12:15etik 18:00etara, harrera egin diete haurrei Goiuri jauregian, Frai Zacarias Martinez kaleko sarreran.

Errege Magoen desfilea 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Arabako hiriburuaren erdialdea zeharkatuko du, Gasteiz Etorbideraino. Ibilbidea hauxe izango da: Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea. Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, guztira 360 pertsonak hartuko dute parte Errege Magoen desfilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gabonak 2023 Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Errege Magoen desfileak