Gizartea -
Bizkaia
Animaliak garraiatzeko baimena emango du Zubi Esekiak
Bizkaiko Zubiaren kudeaketaz arduratzen den enpresak azaldu duenez, 40 kilo arteko animaliak onartuko dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Etxeko animaliak garraiatzeko baimena emango du Zubi Esekiak. Hala, bidaiarien konpartimentuetan animaliak sartu ahal izateko Bizkaiko Zubiak araudi berria onartuko du urtarrilaren 10etik aurrera.
Zubi Esekiaren kudeaketaz arduratzen den enpresak ohar baten bidez iragarri duenez, datorren astean Bizkaiko Zubiaren erabiltzaileen betebeharrak eta eskubideak jasotzen dituen araudi berria zabalduko dute. Halaber, enpresa horren arduradunek dituzten betebeharrak azalduko dituzte bertan.
Araudi horren arabera, animaliak bidarien konpartimentuetan sartzeko aukera izango dute (doan), baina zerbitzuan onartuak izateko jabeek lotuta eraman behar izango dituzte uneoro. Zubi Esekiaren kudeaketaz arduratzen den enpresak azaldu duenez, 40 kilo arteko animaliak onartuko dituzte.
Animali horien jabeek kontrolpean izan beharko dituzte maskotak eta, ahal izanez gero, besoetan eramango dituzte. Bidaiari hori izango da animaliaren jarreraz arduratuko den pertsona bakarra.
Animaliak lotuta eramateko aukeraz gain, Bizkaiko Zubiak animalientzako garraioetan sartuta eramateko aukera emango die erabiltzaileei.
Bizkaia
Animaliak garraiatzeko baimena emango du Zubi Esekiak
Google: Zubi Esekiak animalien garraioa arautuko du urtarrilaren 10ean