Gizartea -

Hezkuntza

Uriarte: '2015eko PISA txostenak ikasle gutxiago hartu ditu kontutan'

Hezkuntza sailburuak horrela justifikatu ditu emaitza txarrak. Txosten horren arabera, EAEko ikasleak Europar Batasuneko herrialdeen bataz bestekoaren azpitik daude.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EITB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EITB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko argazkia: EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko PISA txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleak Europako gainerako herrialdeetako ikasleen ezagutza-mailaren bataz bestezkoaren azpitik daude.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak esan du ikerketa hori egiteko 2012an baino ikasle gutxiago hartu zituztela kontutan eta horrek eragina izan duela, 2012an emaitzak hobeak izan zirelako. Hala erantzun dio Borja Semper PPren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean egindako galderari.

Uriartek emandako datuen arabera, 2012ko PISA txostena egiteko EAEko 4.739 ikasleren emaitzak hartu zituzten kontutan, eta 2015ean, 3.612renak, hau da, % 23,7ko gutxiago.

2012an, EAEko ikasleek Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen bataz bestekoa baino emaitza hobeak lortu zituzten, aztertutako hiru ikasgaietan: ulermena, zientziak eta matematikak.

2015ean, berriz, EAEko ikasleak Europar Batasuneko herrialdeen bataz bestekoaren azpitik geratu ziren. Gainera, ulermena eta zientzia ikasgaietan Espainiako eta Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen bataz bestekoa ere ez zuten gainditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE Gizartea albisteak Hezkuntza sistemako albisteak