Gizartea -
Gasteizen
Pertsona bat atxilotu dute, txakur bat zazpigarren pisutik bota ostean
Gertaerak goizaldeko 3:00ak aldera izan dira, 46 urteko gizona etxebizitzatik tresnak botatzen ari zenean.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bat (46 urte ditu) atxilotu dute goizalde honetan, Gasteizen, animalien aurkako tratu txarren delitua egotzita, Rottweiler txakur bat zazpigarren pisutik bota ostean, heriotza eraginez.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertaerak goizaldeko 3:00ak aldera izan dira, gizona etxebizitzatik tresnak botatzen ari zenean, Zaramaga auzoan. Pertsona batek Udaltzaingoari deitu dio, horren berri emateko.
Hainbat patruila bertaratu dira, eta objektuak jaurtitako leihoaren erlaitzean gizonezko bat ikusi dute, eserita, leihoa kolpatzen ari zela.
Jaurtitako objektuen artean, honako hauek zeuden: butano-botila bat, aulki bat, pertsiana bat, zirkulazioa ixteko kable elektriko bat, kristal eta zeramika zatiak, eta, horiekin batera, txakur bat zegoen, Rottwiler arrazakoa.
Etxebizitzatik salto egiteko arriskuaren aurrean, agenteetako batek barruan sartzeko konbentzitu du.