Gizartea -

Beasainen

Bilbon izandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

19 urteko neskak Casilda Iturrizar parkean jasan zuen sexu-erasoa, abenduaren 6an.

Casilda Iturrizar parkean izan zen sexu-erasoa. Argazkia: Mikel Otxoa
Casilda Iturrizar parkean izan zen sexu-erasoa. Argazkia: Mikel Otxoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Beasainen (Gipuzkoa), abenduaren 6ko goizaldean 19 urteko neska bati Bilbon egindako sexu-erasoa egotzita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera abenduaren 6an izan zen, Casilda Iturrizar parkean. Egun hartan, Ertzaintzak ustezko delituaren berri izan zuen, biktima, ospitaletik pasatu ostean, gertaerak salatzera joan zelako.

Biktimaren kontaketaren arabera, gazteak gaua hainbat lagunekin igaro zuen, Indautxuko lokal eta diskotekatan, Bilbon, eta lokaletako batean ustezko erasotzailearekin topo egin zuen.

Abenduaren 6ko 8:30 aldera Kasilda Iturrizar parkeko lorategi batean esnatu zen, Zubiartetik hurbil. Bere ondoan gizon bat zegoen, eta berarekin alde egin zuen handik, pixka bat geroago bananduz. Biktimak ez zuen gertatutakoa gogoratzen, baina auzitegiko medikuak esandakoaren arabera, sexu-eraso baten zantzuak zituen.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi eta ustezko erasotzailea identifikatu zuen; astelehen honetan atxilotu zuen, Beasainen. Tolosako guardiako epaitegiaren baimenarekin, atxilotua Bilboko ertzain-etxera eraman zuten, dagokion epaitegira eramateko zain.

_________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Tratu txarrak Beasain Gaurko azken ordukoa