Gizartea -
Desfilea
Errege Magoak trenez iritsiko dira Gasteizera
Desfilea 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Arabako hiriburuaren erdialdea zeharkatuko du. Guztira 360 pertsonak hartuko dute parte.
Agentziak | Erredakzioa
Errege Magoak trenez iritsiko dira Gasteizera, ostegun honetan,. Urtero bezala, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek antzinako autoetan egingo dute Geltoki plazatik Espainia plazarainoko ibilbidea.
Besteak beste, errege-postariak eta fanfarre batek lagunduta, Espainia plazara iritsiko dira. Orduan, hiru Errege Magoek hiriko haur guztiak agurtuko dituzte Udaletxeko balkoi nagusitik. 12:15etik 18:00etara, harrera egingo diete haurrei Goiuri jauregian, Frai Zacarias Martinez kaleko sarreran.
Errege Magoen desfilea 19:00etan hasiko da, Bilbo Plazan, eta Arabako hiriburuaren erdialdea zeharkatuko du, Gasteiz Etorbideraino. Ibilbidea hauxe izango da: Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea.
Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, guztira 360 pertsonak hartuko dute parte Errege Magoen desfilean.