Gizartea -

Helegitea

Bilboko kalamu elkarte baten kontra emandako epaia aztertuko dute

2015eko abenduan, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak osasun publikoaren kontrako delitua leporatu zien elkarte horretako lau arduradunei.

Martin Barriuso, elkarteko presidentea, artxiboko irudia. Artxiboko argazkia: EiTB
Martin Barriuso, elkarteko presidentea, artxiboko irudia. Artxiboko argazkia: EiTB
Martin Barriuso, elkarteko presidentea, artxiboko irudia. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Bilboko Pannagh kalamu elkarteko lau kideek jarritako helegitea, Auzitegi Gorenak 2015ean emandako epaiaren aurrean. Zehazki, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak osasun publikoaren kontrako delitua leporatu zien elkarte horretako lau arduradunei, eta kartzela-zigorra ezarri zien.

Alabaina, Pannagh kalamu elkarteko kideek jarritako helegitearen aurrean Auzitegi Konstituzionalak epai hori aztertuko duela iragarri du astelehen honetan, urtarrilak 2. Helegitean irakurri daitekeenez, kalamu elkarteko kideek hausnarketa sakona egin dute gertatutakoaren inguruan, eta Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurrean zigor hori aztertzeko eskatu diote Auzitegi Konstituzionalari.

2015eko abenduan, Auzitegi Gorenak sei eta hogei hilabete bitarteko kartzela-zigorrak ezarri zien elkarte horretako presidenteari (Martin Barriuso) eta beste hiru arduradunei. Halaber, 250.000 eurorainoko isuna ordaintzera behartu zituen, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak aurretik emandako epaia (droga-trafikoaren delitua indarrik gabe utzi zuen) bertan behera utzi ostean.

Orduan, Pannagh elkarteko kideak zigortzeko Espainiako zigor-kodeko 368. artikuluan oinarritu zen Auzitegi Gorena. Hala, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta 250.000 eurorainoko isuna eta sei eta hogei hilabete bitarteko kartzela-zigorrak ezarri zien elkarte horretako lau arduradunei.

Auzitegi Gorenaren erabaki horren aurrean, Pannagh elkarteko kideek helegitea aurkeztu zuten 2016ko apirilean. Epaiketa horretan, oinarrizko eskubideak urratu zizkietela arrazoitu zuten Auzitegi Gorenean  jarritako helegitean.

Hala, Pannagh elkarteko kideak erakunde publikoekin harremanetan daudela eta Martin Barriuso (kalamu elkarte horretako presidentea) Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun zerbitzuko kidea ere badela arrazoitu dute helegite horretan. Barriuso, gainera, hitzaldi ugari eman ditu drogen kontsumoen inguruan.

Arrazoi horregatik, Auzitegi Gorenak emandako epaia aztertzea eta Auzitegi Konstituzionalak erabaki berria hartzea espero dute Pannagh elkarteko kideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaiko albisteak EAE albisteak Delituak Drogak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa