Gizartea -
Istripua mendian
Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute Kantabrian
Gazteak buruan kolpe handia hartu du, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.
O.A. | EITB.EUS
Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute ostegun arratsaldean Kantabriako Peña Prieta mendian, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.
Kantabriako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, gazteak buruan kolpe handia hartu du Peña Prieta mendiaren ipar-ekialdeko aurpegian zela erorita.
Gazteak berak eman du abisua 112 larrialdi zerbitzura. Helikopetoan erreskatatu dute eta anbulantzian Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea