Gizartea -
Sexu abusuak
Eguesibartarrak indarkeria matxistaren aurka, salaketa baten ondoren
Ibarreko bizilagun batek Sarrigurengo Kirol Hirian sexu abusuak jasan zituela salatu eta gero, kontzentrazioa egin dute gaur herritarrek.
Agentziak | Erredakzioa
Eguesibarreko hogei bat bizilagunek, alkateak eta hainbat zinegotzik lagunduta, kontzentrazioa egin dute gaur herrian indarkeria matxistaren aurka, emakume batek herriko igerilekuan ukituak pairatu dituelako protestatzeko.
Ibarreko Kirol Hiriaren atarian, taldea “Indarkeria matxista gehiagorik ez” zioen pankarta baten atzean batu da.
Kirol Hiriaren kirol instalazioetan sexu abusuak egin zizkiotela salatu zuen eguesibartar emakumezko batek, eta eraso horren aurka egin dute bilkura.
Auzokideek emakumezkoa babestu dute, eta Udalak eskura dituen baliabide guztiak haren esku utziko dituela adierazi du.