Gizartea -

Kalte-ordaina

427.466 euro emango dizkiote amiantoagatik hildako langile baten amari

epaian irakurri daitekeenez, enpresa horrek ez zituen segurtasun eta garbitasun arauak betetzen. Hala, inolako babesik gabe egiten zuen lan amiantoagatik hildako langileak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerdau eta Cofivacasa siderurgia-enpresek 427.466 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik hildako langile baten amari. Hala ebatzi du Donostiako Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiak, langile bat gaixotu eta amiantoagatik hil ostean.

Euskadiko Amianto Biktimen Elkarteak (ASVIAMIE) astearte honetan agiri baten bidez jakitera eman duenez, epaitegiak lehenengo sententzia eman zuenetik bi urte eta erdi igaro ostean hartu du erabaki hau. 2014an, hildako langilearen amari 328.508 euroko kalte-ordaina ematera behartu zituen, baina siderurgia-enpresek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Urtebete geroago, 40.000 euro gutxiagoko kalte-ordaina ematera behartu zituen eta helegitea baliogabe utzi zuen.

Azkenean, Donostiako Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiak hildako langile horren amari 427.466 euroko kalte-ordaina ematera behartu ditu, interesak barne. Langilea 2013an hil zen, amiontoagatik, 57 urte zituenean.

Hildakoak 1971tik 1984ra arte Pedro Orbegozo enpresako Hernaniko lantegian egin zuen lan. Alabaina, industria-birmoldaketa burutu zutenean kaleratu zuten.

Donostiako Lan Arloko 3. zenbakiko epaitegiko epaileak emandako epaian irakurri daitekeenez, enpresa horrek ez zituen segurtasun eta garbitasun arauak betetzen. Hala, inolako babesik gabe egiten zuen lan amiantoagatik hildako langileak.

Euskadiko Amianto Biktimen Elkartearen bozeramaileak adierazi duenez, sortutako kaltea ordaindu beharko dute enpresek, zati bat bada ere, Amiantoaren biktimei kalte-ordaina emateko funtsa sortu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak