Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat atxilotuta emakume bati ukituak egitea egotzita Sarrigurenen
Eguesibarreko kiroldegiko igerilekuan gizon batek ukituak egin zizkiola salatu zuen emakumeak.
EITB.EUS
Nafarroako Foruzaingoak Sarringurengo 41 urteko bizilagun bat atxilotu du, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta.
Ikerketa emakumeak Iruñeko polizia-etxean salaketa aurkeztu zuenean hasi zen. Emakumeak Eguesibarreko kirol instalazioetako igerileku batean zirriak egin zizkiotela kontatu zuen.
Ikertzaileek ustezko egilea aurkitzeko ikerketa abiarazi zuten, segurtasun kameren irudiak aztertuz eta biktimak emandako deskribapen frogagarriaz. Horri esker, ustezko egilea identifikatu eta atxilotu zuten. Udaltzaingoak lehenago haren kontra egin zuen, sexu-askatasunaren aurkako balizko delitu bategatik, bizilagun batek salatu zuelako, exhibizionismoagatik.
Eginbideak Aoizko Emakumearen gaineko Indarkeria Auzitegira eta Iruñeko Fiskaltzara eraman dituzte. Atxilotuak Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio Auzitegian agertu beharko du.