Gizartea -

Autobusen greba

Greba deitu dute Lurraldebusen Gabon Zaharrean, segurtasun faltagatik

Grebak Donostialdetik Hondarribira eta Irunera doazen (Ekialdebus) eta Donostialdetik Astigarragara eta Hernanira (HASA) doazen autobus lineei eragingo die.

Lurraldebuseko autobus bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Lurraldebuseko autobus bat. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebusi zerbitzua eskaintzen dioten Ekialdebus eta HASA autobus zerbitzuetako langileek greba deitu dute Gabon Zahar gauerako, segurtasuna bermatu ezean. Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu berezia jarri nahi du urteko azken gauari begira, eta langileek zerbitzua bertan behera uzteko eskatu dute "segurtasuna zaindarien edota polizien bitartez bermatu bitartean". Grebak Donostialdetik Hondarribira eta Irunera doazen (Ekialdebus) eta Donostialdetik Astigarragara eta Hernanira (HASA) doazen autobus lineei eragingo die.

Euskadiko UGT sindikatuak Gabon Zahar gaueko autobus zerbitzua eta sagardotegi garaiko zerbitzua bertan behera uzteko eskatu die ohar bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Lurraldebus enpresari, harik eta autobusetako gidarien babesa, eta autobus barruan eta geltokietan ordena publikoa bermatzen ez den artean.

Segurtasun neurri horiek Metro Bilbaon, Renfen edota Euskotrenen aplikatzen direla azpimarratu ostean, gidariei tresna egokiak eman behar zaizkiela adierazi du; izan ere, sindikatuaren esanetan ez da bideragarria gidariak autobusa gidatzeaz gain zaindari lanak egin behar izatea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak Hernani albisteak Grebak Hondarribia albisteak Gizartea bideoak Irun argazkiak Astigarraga Gaurko azken orduko albistea Lurraldebus