Gizartea -

Zerbitzua

Bilboko metroak ordutegi berezia du Gabon-gauean eta Eguberrietan

Metro Bilbaoren azken zerbitzua 20:30ak aldera izango da, larunbatean. Igandean, lehen trenak 1:00ean irtengo dira, toki nagusietatik.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoren azken zerbitzuak larunbatean, Gabon-gauean, 20:30ak aldera izango dira, toki nagusietatik, Etxebarri, Basauri, Plentzia eta Kabiezez guneetatik. Igandean, Eguberrietan, lehenengo trenak 1:00ean aterako dira.

Metroko iturriek jakitera eman dutenez, larunbatetik iganderako gauean, 1:00etik aurrera gau osoan izango da zerbitzua. Goizeko 8:00etatik aurrera, jaiegun bateko ohiko zerbitzua ezarriko dute.

Halaber, abenduaren 23an, metro kopurua larunbatetan eskaini ohi duenaren berdina izango da, hau da, Basauri eta Kabiezes artean (2. linea) 30 minuturo, baita Etxebarri eta Plentzia artean ere (1. linea, kontuan hartuta Sopelan autobusera igo beharra dagoela, Urdulizko geltokiko lanak direla eta).

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Metro Bilbao bideoak