Gizartea -

Eski istripua

19 urteko eskiatzaile nafar bat hil da, Astunen istripua izan ostean

Gaztea lurrera erori zen larunbatean eta buruan kolpe gogorra hartu eta konortea galdu zuen. Zaragozako ospitalean hil da.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astungo eski estazioan larunbatean istripua izan zuen 19 urteko Zuastiko eskiatzailea hil zen atzo, asteartea, Zaragozako Miguel Servet ospitalean.

Gaztea lurrera erori zen eta, kaskoa jarrita bazuen ere, buruan kolpe gogorra hartu eta konortea galdu zuen. Ondorioz, ospitaleratu egin zuten.

Hildakoa Diego Leyun da, Astun estazioko ohiko eskiatzailea eta Los Sarrios taldeko kidea.

Bestalde, Iruñeko ESIC negozio eskolan ikasten ari zen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Elurra Gaurko azken ordukoa Astungo eski-estazioa