Gizartea -

Genero indarkeria

Gasteizen bere bikotekidea hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak

Erasotzaileak 2015eko apirilaren 2an hil zuen bere bikotekidea, dibortzioaren inguruan emakumearekin izandako eztabaida baten ostean.

Erasoa izandako etxebizitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Erasoa izandako etxebizitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Erasoa izandako etxebizitza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herri-epaimahaiak errudun jo du 2015eko apirilean bere bikotekidea hil zuela aitortu zuen gizona, eta hilketa delitua egotzi dio. Antza denez, eztabaida baten ostean hiru labankada eman zizkion emazteari.

Fiskaltzak eta gainontzeko akusazioek berretsi dutenez, bikotearen seme-alabak (10, 8 eta 2 urtekoak) etxean zeuden une horretan.

34 urteko erasotzaileak 2015eko apirilaren 2an hil zuen bere bikotekidea, dibortzioaren inguruan emakumearekin izandako eztabaida baten ostean.

Gauzak horrela, Ministerio Publikoak hilketa delitua egotzi dio eta 19 urteko kartzela-zigorra eskatu du gizonarentzat, senidetasun larrigarria gehituta, baina aitorpen aringarriarekin.

Halaber, biktimaren seme-alabei baita sendiari ere 320.000 euroko kalte-ordaina ordaintzea eskatu du.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Indarkeria matxista Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa