Gizartea -
Euri denboralea
Gizon bat hil da Murtzian, urak eramanda
Penintsularen hego-ekialdean eta Balearretan nagusi den denboralearen ondorioz, errepideak eta portuak itxi behar izan dituzte Valentzian, Murtzian eta Andaluzian.
Agentziak | Erredakzioa
40 urteko gizon bat hil da Alcazareseko (Murtzia) igerileku batean itota, urak eramanda bertan erori ostean.
Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, Adelfas kaleko igerileku batean ito da. Erreskate taldeko kideek ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
Errepideak itxi dituzte
Penintsularen hego-ekialdean eta Balearretan nagusi den denboralearen ondorioz, sei probintziatan alerta laranja deitu behar izan dute. Halaber, errepideak eta portuak itxi behar izan dituzte Valentzian, Murtzian eta Andaluzian.
Granada, Almeria, Murtzia, Alacant, Valentzia eta Teruel hegoaldea alerta laranjan daude, astelehen arratsaldera arte amaituko ez den tanta hotzagatik. Beraz, eguraldiak ez du asteartera arte onera egingo.
Denboralearen irudia, Alacanten. EFE
Gizonezko bat hil da igandean denboraleagatik Finestraten (Alacant), euri-jasak kalean harrapatuta. Urak eraman eta hogei minutura aurkitu zuten, hilda.
Valentzian, denboralea dela-eta, errepideak itxi dituzte, baita Saguntoko portua ere. Atzo ezarri zuten neurri hori, eta gaur itxita jarraitzen.
Alerta gorria, Alacanten eta Valentzian
Aemetek alerta gorria ezarri du Alacanten eta Valentzian, metro karratuko 200 litro ur botako duela aurreikusi baitute.
Alacant iparraldean, 200 litrora irits daiteke hamabi ordutan metro karratuko bildutako litro kopurua, % 40ko eta % 70 arteko probabilitatearekin.