Gizartea -
Genero-indarkeria
Hiru emakume hil dituzte asteburuan genero-indarkeriaz
Kasuetako bat Tarragonan gertatu da eta beste biak Galizian.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru emakume hil dituzte asteburuan genero-indarkeriaz. Esquadra Mossoek 44 urteko gizon bat atxilotu dute igande honetan, Tarragonako komisaria batean Pobla de Mafumet herrian bikotekidea hil duela aitortu eta gero.
Agenteak gizonak esandako etxebizitzara joan dira, eta emakumearen gorpua aurkitu dute, indarkeriaz hil izanaren ageriko zantzuak zituela. Gertaera baieztatu ondoren, agenteek egilea atxilotu dute. Erasotzailea eta biktima Pobla de Mafumet herriko bizi ziren.
Oraingoz ez dute argitu zer gertatu den, ezta tratu txarrengatik salaketarik ba ote dagoen ere.
25 urteko emakume bat eta 30eko beste bat hil dituzte Galizian
25 urteko emakume bat hilda agertu zen larunbat goizaldean Vigoko eraikin baten atarian. Biktima han bizi zen, eta gorpuak indarkeria zantzu nabariak ziren. Igande honetan gizon bat atxilotu dute bere buruaz beste egitera zihoanean, hilketa horrekin zerikusia duelakoan.
Bestalde, ostiralean Santiagon armaz larri zaurituta erietxera eramandako emakumea hil egin da, Espainiako Gobernuko ordezkariak baieztatu duenez. Hilketaren susmagarri nagusia biktimaren bikotekide ohia da, eta polizia haren bila ari da.
---
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.